Deskargatu katalogoa
intza intza intza intza

Intza


Lubrifikazio sistema ekipamenduak erabateko fidagarritasuna behar dutela jakitun gara, hori dela eta INTZAn egin eta muntaturiko artikulu guztiak egiaztapen kontrol zorrotzak igarotzen dituzte. Aldi berean osagaien mekanizazio prozesuen trazabilitatea egiaztatu daiteke.

Kalitate eta metrologia sailek baliabide hauek dituzte: koordenatuak neurtzeko makinak, biribiltasun eta zilindrizitate egiaztatzailea, rugosimetroa, profilen proiektagailua, tanpoi neumatikoak, harien patroiak eta manometro kalibratuak.

ISO9001 ziurtagiria dugu koipeztaketa sistemen diseinu, fabrikazio eta merkaturatzerako, Lloyd’s Register-ek onetsia.