Deskargatu katalogoa
intza intza intza intza

Intza


Ikerketa, garapena eta berrikuntzak Intzaren antolakuntza osoa eta sail bakoitza bustitzen dute. Ez da nahikoa produktuak hobetzea, berau bezeroen beharretara moldatzea, prozesuak eta aldaketaren gestioa ere hobetu behar dira etengabe.

Batzuetan merkatuak eskatzen dituen aldaketak aurrera emateko, beharrezkoa da elkarlana ere. Horregatik AFM, Tecnalia, IK4-Tekniker eta bere Windbox ekimena, Energia Klusterra, Gipuzkoako Bazkundea eta beste hainbat erakunderen eskutik hartuta egiten dugu lan. Dudarik gabe, gure prozesuak hobetzen laguntzen digute.

Hezkuntzak aipamen berezia behar du. Garapena eta berrikuntza gure gazte harrobiaren formakuntzarekin hasten da. Haiek gabe ez da etorkizunean berrikuntzarik egonen. Bestalde, jasotako formakuntza ere eguneratzen eta moldatzen joan behar da teknologia zein lan modu berrietara. Intzak konpromezu estua du Azkoitiko Lanbide Heziketarekin eta Elgoibarreko Makina Erreminta instituturekin.