Deskargatu katalogoa
intza intza intza intza

Intza


Gure ibilbide luzea lubrikazio sektore barruan 1970. hamarkadan hasi zen Azkoitiko San Martin auzoko familia lokal batean. Bertan eginiko sistemek erabilterraz eta iraunkor ospea hartu zuten laster batean.

Azken hamarkada hauetan, Intza sistemen fidagarritasunari esker hainbat sektoretako fabrikatzaileen konfiantza lortu dugu. Gaur egun, Azkoitiko Ugarte industrialdeko lantegi berritik bezero hauen zerbitzura gaude kalitatezko produktuekin, entrega epe motzekin eta eskarmentu haundiko aholkularitza teknikoarekin.


Mugarriak

  • 1970 INTZAren sorpena
  • 1980 Lantegiaren hazkundea 2.000 m2 arte
  • 1985 INTZA-WOERNER eta INTZAren arteko akordioa WOERNER produktu eta sistemak merkaturatzeko.
  • 1986 ISO 9001 kalitate ziguluaren lorpena.
  • 2000 Lantegiaren hazkundea 3.000m2 arte
  • 2002 ANITZ-ekin akordioa lubrikazio sistemak bezeroen etxean jarri eta mantentzeko.
  • 2015 INTZA talde sortzeko oinarriak finkatzea.