Koipeztatze sistemetarako konponbide onenak elkarlanaren fruitu.

INTZA-WOERNER-en zure koipeztatze arazoak ikuspegi global batez aztertzen ditugu, eta zure beharretara gehien egokitzen den konponbide zehatza eskaintzen dizugu.

Horretarako, Intzan ekoiztutako zein ospe haundiko Woerner etxeko osagaiekin egiten dugu lan eta kasuan kasuko soluzio egokiena proposatu.

Gure konponbideek Intzak berak ekoitzitako osagaiak eta Woerner marka alemaniarrak egindako osagaiak konbinatzen dituzte.

  • WOERNER-en produktuek nabarmen luzatzen dute makinen bizi-itxaropena eta mantentze-lanen kostua asko murrizten dute.

    Koipeztatze aplikazio eraginkorrak ingurumenari laguntzen dio baita, energia-kontsumoa eta baliabideak optimizatuz.

  • Automobilgintza

  • Manipulazio-sistemak

  • Papergintzako makineria

  • Ijezkagailuak

  • Makina-erreminta

  • Zementu-industria