Energia berriztagarrien sektorearentzako koipeztatze sistemak.
Industria eolikoarentzako konponbideak:
• Aerosorgailu ekoizleei koipeztatze sistemak hornitzea ondorengo puntuentzako:
sorgailuaren errodamendua, yaw koroa,
ardatz motelaren errodamendua, palen errodamenduak (ponpa birakaria) eta errodamendu
nagusia.
• Koipeztatze sistemarik ez duten aerosorgailuetan, berau instalatzeko
zerbitzua.
• Koipeztatzeko sistema eramangarri eta praktikoa ponpen deposituak betetzeko edo
zuzenean koipeztatzeko.
• Altzairu herdoilgaitzezko osagai ugari ere fabrikatzen ditugu baldintza
meteorologiko kaltegarrien eraginpean dauden
aplikazioetarako (off-shore).
Industria hidroelektrikorako konponbideak.
• Olioa birzirkulatzeko, berreskuratutako olioa iragazteko eta bero-trukagailuen
bidez hozteko neurrira egindako ekipoen
fabrikazioa. Sorgailu hidroelektriko edo motor handientzako erabiltzen
dira.