Koipeztatzearen arloko gure esperientzia profesional zabala 1970eko hamarkadaren
hastapenean abiatu zen Azkoitiko San Martin
auzoan. Lehen urrats haien emaitza koipeztatze-sistema sinple bezain sendoak izan
ziren.
Hamarkada hauetan zehar, Intza koipeztatze-sistemen fidagarritasunari esker, industriako
sektore askotako ekoizleen konfiantza
gureganatzea lortu dugu. Bien bitartean, gure instalazioak handitu eta berritzen joan
gara.
Lantegi nagusia Azkoitiko Ugarte
Industrialdean kokatzen da gaur egun eta 3000 m2 inguruko azalera dauka.
Bertatik,
bezeroen zerbitzura gaude kalitatezko
produktua eskainiz, entrega azkarrak eginez eta aholkularitza profesionala emanez.