Informazio gehiago nahi al duzu?

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Lubrikazio sistema

LERRO BAKUNA OLIOAREKIN

Lerro bakun sistema egokia da olioarekin zirkuitu txiki eta ertainak lubrifikatzeko. Olio mineralak edo sintetikoak erabil daitezke, 20 eta 2000 cSt arteko biskositatearekin.

lerro bakuna olioarekin

Aldizkako presio- / deskonpresio-zikloetan funtzionatzen du. Ziklo bakoitzean dosifikazio zehatza bermatzen du. Koipeztatze-puntu bakoitzeko 0,01 eta 1,5 cm3 bitarteko bolumena eman dezake.

Instalazio hauen lan-presioa 30 bar-ekoa da, eta zirkuitoa erraz hazi edo alda daiteke koipeztatze-puntu gehiago edo gutxiago behar izanez gero.

Erabilitako ponpa modeloaren arabera, ekipo guztiz autonomo bat izan dezakegu (aginte- eta zaintza-sistemarekin) edo, bestela, makinaren automatarekin konektatutako ekipo bat, makina horren operadoreak ezarritako kadentziaren arabera funtzionatuko duena.

Ponpaketa-ekipoak osagarriekin horni daitezke behar bezala funtzionatzen dutela zaintzeko: manometroa, presostatoa, nibel sentsorea, tarteko lubrifikazioak egiteko pultsadorea...

Aurreikusitako olio-kontsumoaren arabera, edukiera handiagoko edo txikiagoko deposituak aukera daitezke. Aukera estandarrak 3-4-6-10-16 litrokoak dira hainbat materialetan eginak (plastikoa, aluminioa, metala).

Erabilera

Olio-kantitate txikiak aldizka eta berreskuratu gabe hornitu behar diren tokietan. Bereziki, makina-erremintan, bilgarrietan, inprimaketan, ehungintzan eta, oro har, makina txiki edo ertainak fabrikatzeko edozein sektoretan.

Ponpaketa ekipamenduak

LUBRIFIKAZIO ZENTRALAK

Horrela deituak, oinarrizko osagaiez gain (presio- eta deskonpresio-balbulak dituen ponpa-motor multzoa), koipeztatze-zirkuituaren aginte- eta zaintza-funtzio guztiak zentralizatzeko behar diren gainerako osagarriak ere bil ditzakeelako: tenporizadorea, manometroa, presostatoa, nibel sentsorea...

Koipeztatzeko zentral elektrikoak

GE01-GE02-GE03 lubrifikazioa zentral elektrikoak

Ponpa emariak: 0,2 eta 0,5 l/min
Tentsioak: 24Vdc-115V-230V-230/400V
Depositoak: Plastiko, aluminio eta metalezko 3-6-10 litro kapazitateko deposituak
Aukerako osagaiak: aginte eta zaintza-gailua, manometroa, presostatoa, nibel sentsorea, tarteko lubrifikazioak egiteko pultsadorea

Centrales eléctricas de engrase

GE71 LUBRIFIKAZIO zentral elektrikoa

Modelo konpaktua 2 eta 3 litro kapazitatedun plastikozko deposituekin
Ponpa emariak: 0,1 eta 0,2 l/min
Voltajes: 24Vdc-115V-230V
Aukerako osagaiak: aginte eta zaintza-gailua, manometroa, presostatoa, nibel sentsorea, tarteko lubrifikazioak egiteko pultsadorea

LUBRIFIKAZIO GRUPOAK

Oinarrizko exekuzio-ekipoak, koipeztatze-zirkuitua elikatzeko ezinbesteko osagaiak dituztenak: motor-ponpa ekipoa eta zirkuituaren presio- eta deskonpresio-zikloak kudeatzeko behar diren balbulak.

Koipeztatzeko ekipo elektrikoak

GE11-GE12-GE13 lubrifikazo grupo elektrikoak

Ponpa emariak: 0,2 eta 0,5 l/min
Tentsioak: 24Vdc-230/400V
Depositoak: Plastiko, aluminio eta metalezko 3-6-10 litro kapazitateko deposituak
Aukerako osagaia: nibel sentsorea

Koipeztatzeko ekipo elektrikoak

GE20-GE21-GE22-GE23 lubrifikazo grupo elektrikoak

Motor-ponpa depositodun ala deposito gabekoa
Ponpa emariak: 0,2 eta 0,5 l/min
Tentsioak: 24Vdc-230/400V
Depositoak: Plastiko, aluminio eta metalezko 3-6-10 litro kapazitateko deposituakl
Aukerako osagaiak: nibel sentsorea, manometroa, presostatoa, konektoreak

PISTOI PONPAK

Aldizka eragiteko pistoi-ponpak, linea bakuneko zirkuituetan dosifikagailu bolumetrikoak elikatzeko

PME111-PNE112-PHE113

PME111-PNE112-PHE113

Eskuz, hidraulikoki edo pneumatikoki eragiteko
Deposituekin edo depositu gabe
Emariak: 7-15-30 cm3/ziklo

NEURRIRA FABRIKATUTAKO LERRO BAKUNEKO EKIPOAK

Neurrira egindako ekipoak diseinatu eta fabrikatzen ditugu: panel edo euskarri gainean muntatutako sistema osoak, bezeroak adierazitako osagarri espezifikoekin, dimentsio bereziko deposituak...

equipo de bombeo de aceite a medida

UL araudiaren araberako osagai elektrikoak (motorra, nibel sentsorea, presostatoa) dituen lubrifikazio grupo baten adibidea.

equipo de bombeo de aceite a medida

Deskonpresio-balbula bikoitzeko grupo baten adibidea, luzera handiko hodi primariodun instalazioetan edo biskositate handiko zein funtzionamendu-maiztasun handiko zirkuituetan erabiltzeko.

Banatzaile bolumetrikoak

DE01-DE06-VE10-VE16 ERAGIN ZUZENEKO BANATZAILE BOLUMETRIKOAK

Ponpak presioa sortzen duen unean berean ailegatzen da olioa lubrifikazio puntura. Banatzailetik ateratzen den olio irteera-presioa ponparen presio mugatzaile balbularen parekoa da.

Dosifikatzaile bolumetrikoak

DE01-DE06-VE10-VE16

Lubrifikazioa berehala behar duten zirkuitu puntuetan erabiltzen dira.
Lubrifikatu behar den puntuarekin konexioa Ø4-ko hodi bitartez egiten da gehienetan.
1-2-3-5 irteeradun gorputzak erabilgarri.
Gorputzak konbina daitezke irteera gehiagodun blokeak lortzeko.
Emariak: 0,01-0,03-0,06-0,10-0,16-0,20-0,40-0,60-1,00-1,50 cm3/ziklo bakoitzeko
Irteera konexioa M8x1 hari bitartez edota errakor azkarrez

DE03 ERAGIN ZUZENEKO DOSIFIKATZAILE BOLUMETRIKOA

DE01-DE06-VE10-VE16 modeloen funtzionamendu-mota berarekin, desberdintasun bakarra du: dosifikagailuak zuzenean koipeztatze-puntuan muntatzen dira, hodi bidez urrutitik konektatu beharrean.

DE03

Irteera bateko gorputza
Hariak: M8x1 - M10x1 - G1/8 hariak, lubrifikazio puntuan zuzenean muntatu ahal izateko.
Emariak: 0,03-0,06-0,10 cm3/ziklo bakoitzeko

Dosificadores volumétricos para punto de engrase
VE14 ZEHARKAKO ERAGINDUN BANATZAILE BOLUMETRIKOAK

Lubrifikatzailearen ekarpena puntuan ponpa deskonektatu ondoren gertatzen da, eta dosifikatzailearen barne-malgukiaren indarrak zehazten du irteerako presioa.

Dosificadores volumétricos por acción indirecta

VE14

Koipeztatze-puntuan bat-bateko presio handia sortzea nahi ez dugun zirkuituetan erabiltzen dira banatzaile hauek.
Lubrifikatu behar den puntuarekin konexioa Ø4-ko hodi bitartez egiten da.
1-2-3-4-5-6 irteeradun gorputzak erabilgarri.
Gorputzak konbina daitezke irteera gehiagodun blokeak lortzeko.
Emaria torloju dosifikatzailez erregulatu daiteke , 0,1-tik 1-cm3 arte ziklo bakoitzeko
Irteera konexioa M8x1 hari bitartez

Errakorrak eta hoditeria

Errakoreak eta hodiak

955-956-957

Ponpaketa-ekipoa dosifikagailuekin, eta ondoren horiek koipeztatze-puntuekin konektatzeko errakorrak eta hodiak