Intza SAk koipeztatze-sistemak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen ditu, eta, kudeaketa-
politika honen bidez, bezeroaren kalitatea eta asebetetzea ziurtatzera bideratutako jarduera
egiteko konpromisoa definitzen du, garapen jasangarriaren parametroen barruan, ISO9001:
2015 eta ISO14001: 2015 arauen arabera.
Kalitatearen berma eta ingurumenaren babesa zuzendaritzaren erantzukizun garrantzitsutzat
jotzen dira, eta enpresaren funtzio eta jarduera-arlo guztietan gauzatzen dela zaintzen dugu:
• Bezeroaren beharrak eta espektatibak asetzea.
• Erakundearen jardueren ingurumen-portaera hobetzea, ingurumenerako nahiz pertsonen
osasunerako arriskuak prebenituz.
• Ingurumen-baliabideen kudeaketa optimizatzea.
Aipatutako helburuak lortzeko, Intzak honako konpromiso hauek hartu ditu:
→ Bezeroen egungo eta etorkizuneko beharrak ulertzea, erabateko asebetetzea lortzeko
helburuarekin.
→ Langileen prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea, beren jarduerak
eraginkortasunez garatzeko behar dituzten prestakuntza-maila, motibazioa eta
baliabide teknikoak bermatuz.
→ Ingurumenaren babesa sustatzea, errespetuz lan eginez, kutsadura prebenituz eta
Intzaren jardueraren ondorioz sortutako ingurumen-ondorioak minimizatuz.
→ Intza-ren jardueratik eratorritako ingurumen-alderdien urteko ebaluazioa egitea, xede
eta helburu zehatz eta neurgarriak definituz.
→ Intza-ren jardueraren inpaktua modu objektiboan ezagutzea ahalbidetuko duten
adierazleak ezartzea.
→ Aplikatu beharreko lege-baldintzak eta erakundeak bere borondatez hartutakoak
betetzen direla ziurtatzea.
→ Etengabeko hobekuntza eta ingurumen-portaeraren hobekuntza bilatzea, bezeroaren
konfiantza lortuz, ziurtatuz eta mantenduz.
→ Kudeaketa-politika langile guztien artean zabaltzea, haien sentsibilizazioa eta
kontzientziazioa sustatuz, eta haien parte-hartzea bultzatuz, proposatutako
hobekuntza-iradokizunak barne.
→ Kudeaketa-politika kanpoko alderdi interesdunen artean zabaltzea