Erabilerak

Mugimendu erlatiboa duten pieza guztiek marruskadura dute eta, ondorioz, lubrifikazio sistema behar dute.
Intza lubrifikazio sistema zentralizatuak hainbat sektoretan erabiltzen dira, hala nola elikagai industrian, automozioan, kate eta -garraiatzaileetan, garabietan, trenbide sektorean, energia berriztagarritan, makina-erremintan, meatzaritzan, papergintzan, prentsagintzan eta beste askotan.

INTZA-WOERNERen koipeztatze arazoak aztertzen ditugu lehenik. Ondoren, bezeroaren beharretara ondoen egokitutako konponbidea eskaintzen dugu.

Horretarako, Intzan ekoiztutako zein ospe haundiko Woerner etxeko osagaiekin egiten dugu lan eta kasuan kasuko soluzio egokiena proposatu.


Anitz eskarmentu haundiko enpresa da koipeztatze, hidraulika edo pneumatikako instalazioak diseinatzen, planifikatzen eta muntatzen, betiere industria sektorearen beharrei erantzunez. Konponketa eta mantentze zerbitzua ere eskaintzen dugu, zuzentzaile nahiz prebentziozkoa. Horretaz gain, Anitz mantentze integralerako lanetarako ere kontrata dezakezu. Gure lantaldeak esperientzia handia du bezeroei ondoen egokitzen zaion kasuak kasuko konponbidea aurkitu eta eskaintzen.