Trenbide sektorerako koipeztatze sistemak.

Intza Lubrication Systems enpresak hainbat konponbide garatu, hobetu eta instalatu ditu trenbide-sektorerako. Teknologia frogatua, lubrifikatzaile egokiekin konbinatuta emaitza bikainak ematen dituena gurpilen higadura gutxitzeko.

Gainera, zarataren aurkako teknologiak eragin sozial handia du, bidaiariei zerbitzua ematen dien trenaren eta trenbidearen inguruan bizi diren bizilagunen arteko bizikidetza hobetuz. Konponbide horiek, beraz,garraio publiko eraginkorragoa (aurrezpen handia) eta ingurumenarekiko zein gizarte-ingurunearekiko adiskidetsuagoa izaten laguntzen dute.

Gurpilen eta trenbide-errailen koipeztatzean espezializatuak

Intza Lubrication Systems enpresak helburu hauek ditu:

1. Gurpilaren eta trenaren arteko marruskaduraren ondorioz zarata murriztea, bizilagunen ongizatea eta bidaiarien erosotasuna bermatuz, trena eta hiria adiskidetzeko helburuz.

2. Trenaren gurpilen higadura murriztea, torneatzeko eta gurpilak aldatzeko premia txikiagoa izateagatik aurrezpen handia izango dela bermatuz.

3. Errailen higadura murriztea, errailak aldatzeko kostua murriztuz, bai materialengatik, bai obrak egiteko eta trafikoa eteteko behar txikiagoa izateagatik.

4. Eraginkortasun energetikoa handitzea,, marruskaduraren murrizketa kontrolatu eta programatuak kontsumo txikiagoa eta eraginkortasun energetiko handiagoa lortzen laguntzen baitu.